Bultzatu tokiko merkataritza
Itzulketak 14 egun
Multidenda eskaerak egin
Emaitzak: 40
Asteko egunak | Goiza | Arratsaldea |
---|---|---|
Astelehena | 10:00-13:00 | 0-0 |
Asteartea | 10:00-13:00 | 0-0 |
Asteazkena | 10:00-13:00 | 17:00-19:30 |
Osteguna | 10:00-13:00 | 17:00-19:30 |
Ostirala | 10:00-13:00 | 17:00-19:30 |
Larunbata | 10:00-13:00 | 0-0 |
Igandea | 0-0 | 0-0 |
SALMENTA BALDINTZA OROKORRAK
(Bertsioa indarrean hasi zen eguna: 2022/03/23)
1. OROKORRA
Salmenta Baldintza Orokor hauetan (hemendik aurrera, “BALDINTZA OROKORRAK”) xedatzen dira tokiko merkatari independenteek (hemendik aurrera, “SALTZAILEA/K”) bezeroekin (hemendik aurrera, “ERABILTZAILEA/K”) online erosketak egiteko “DSS Market Plaza” web plataformaren bitartez egiten duten produktuen salmenta, oro har, arautzen duten termino eta baldintzak; plataformaren domeinuaren izena [www.dssmarketplaza.eus] da (hemendik aurrera, “PLATAFORMA”).
PLATAFORMAREN titularra DONOSTIA SUSTAPENA SA da (hemendik aurrera, "SUSTAPENA"), eta salmentak online egiteko tresna teknologiko bat eskaintzen du. Tresna horretan, "Marketplace" gisa, SUSTAPENAK SALTZAILEEN eskura jartzen du eta aukera ematen die PLATAFORMAN ostatatutako banakako gune bat edo online denda bat izateko (hemendik aurrera, "ONLINE DENDA/K"), haien produktuak eskaintzeko eta saltzeko.
Horren ondorioz, PLATAFORMARA sartzean eta ONLINE DENDA batean erosketa bat egitean, ERABILTZAILEA ez da zuzenean SUSTAPENAREKIN kontratatzen ari, ONLINE DENDAREN titular den SALTZAILEAREKIN baizik. SUSTAPENAREN jarduera, nolanahi ere, SALTZAILEAREN eta ERABILTZAILEAREN arteko bitartekaritza lanak egitea baino ez da, PLATAFORMA bidezko transakzioak ahalbidetuz.
Testuinguru horretan, BALDINTZA OROKORRAK ERABILTZAILEEI informazio argia, ulergarria, zalantzarik gabea eta egiazkoa emateko idatzi dira, modu iraunkorrean, errazean eta doan, dagokion SALTZAILEAK produktuak ONLINE DENDA bakoitzaren bitartez saltzea arautzen duten baldintzei buruz.
BALDINTZA OROKORRAK ERABILTZAILEEN eskura egongo dira, eta nahi dutenean kontsultatu eta inprimatu ahal izango dituzte PLATAFORMAN bertan.
ONLINE DENDA bakoitzean erosketak egiteko, ERABILTZAILEAK BALDINTZA OROKORRAK berariaz irakurri eta onartu behar ditu, horretarako prestatutako sistemaren bitartez; beraz, ezin izango da erosketa prozesua burutu, ezta eskaerarik egin ere, baldintza horiek aldez aurretik onartzen ez badira.
Aurrez esandakoa alde batera utzi gabe, SALTZAILEEK ONLINE DENDEN bitartez ERABILTZAILEEN eskura jarritako produktu jakin batzuk baldintza berezi jakin batzuen (hemendik aurrera, "BALDINTZA BEREZIAK") mende egon daitezke; hala badagokio, BALDINTZA OROKORRAK osatu edo aldatuko dituzte. ONLINE DENDETAN erosketa bat burutu baino lehen, ERABILTZAILEAK arretaz irakurri eta, hala badagokio, onartu egin beharko ditu dagokion ONLINE DENDAN eskuragarri dauden BALDINTZA BEREZIAK. Nolanahi ere, SUSTAPENAK ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain SALTZAILE bakoitzak zehaztu ditzakeen BALDINTZA BEREZIEI dagokienez, ezta BALDINTZA OROKORREI dagokienez ere.
Era berean, BALDINTZA OROKORREN aplikazio eremutik kanpo geratzen dira erabiltzaileek SALTZAILEEN PLATAFORMATIK kanpoko webguneetan edo sistemetan egiten dituzten erosketak, nahiz eta kanpoko webgune edo sistema horietara ONLINE DENDETATIK birbideratuta iritsi. Erosketa horiek kasuan kasuko SALTZAILEAK ezarritako baldintzen arabera arautuko dira.
2. SALTZAILEA IDENTIFIKATZEA
ERABILTZAILEEI jakinarazten zaie ONLINE DENDA bakoitzean egindako salmenta eskaintzen arduraduna denda horretan behar bezala identifikatuta agertzen den SALTZAILEA dela.
3. NOLA EROSI?
ONLINE DENDETAN erosketa bat egiteko bi modu daude: bata ERABILTZAILEA erregistratu gisa eta bestea gonbidatu gisa.
Lehenengo kasuan, dagokion formularioa bete behar da ERABILTZAILEAREN datu pertsonalekin. Erregistro horrek honako aukera hauek emango dio ERABILTZAILEARI: (i) eremu pribatura sartzea, "Erabiltzaile eremua" atalaren bitartez; (ii) datuak geroago aldatzea, eguneratuta izateko; (iii) erosketak kudeatzea; eta (iv) sustapen eta eskaintza bereziez baliatzea, halakorik dagoenean.
Erregistroa amaitu aurretik, ERABILTZAILEAK BALDINTZA OROKORRAK onartu beharko ditu nahitaez; hala egin ezean, prozesua ez da burutuko eta, beraz, ezin izango da ERABILTZAILE erregistratu izan. Erregistroa burututakoan, nahi beste aldiz sartu ahal izango da eremu pribatura ("Erabiltzaile eremua" atalean dago), ERABILTZAILE izena eta pasahitz pertsonalak idatzita.
Erregistratu nahi ez duten ERABILTZEILEENTZAT, gonbidatu gisa erosteko aukera dago, ONLINE DENDENTAN nabigatu eta erregistratu gabe "eorketa saskia" betetzeko. Erosketa burutzean baino ez dira datuak eman behar, eta datu horiek ez dira gordeko hurrengo erosketetearako. KAsu horretan ere, nahitaezkoa izango da erosketa egiteko unean BALDINTZA OROKORRAK onartzea.
Nolanahi ere, erosketa prozesua oso erraza da; izan ere, ERABILTZAILEAK ONLINE DENDA bakoitzean erosi nahi d(it)uen produktua(k) aukeratu, produktu kopurua zehaztu eta erosketa organ gehitu besterik ez du egin behar. Produktu bakoitza hautatzean, horri buruzko informazio zehatza bistaratuko da:
Produktuaren izena;
SALTZAILEAREN nortasuna;
Produktuaren ezaugarriak;
Eskuragarri dauden koloreak/modeloak (dagokionean);
Prestazio teknikoak, halakorik izanez gero;
Neurriak/tamainak, hala badagokio;
Prezioa, BEZa sartuta baina bidalketa gasturik gabe, eskaintzan gastu horiek sartzen direla adierazi ezean.
ERABILTZAILEAK sustapen kode bat edo online kupoi bat baldin badu, une honetan sartu beharko du, bertan adierazitako eta aplikatzekoak diren baldintza eta deskontuez baliatzeko.
Erosketa amaitzeko, ERABILTZAILEAK erosketa orgara joan beharko du. Bertan, hautatutako produktuak eta, hala badagokio, aplikatzekoak diren bidalketa gastuak zehaztuko dira, berrikus ditzan, eta bere erabiltzailearen identifikatzailea (helbide elektronikoa) eta pasahitza idatzita identifikatu eta autentifikatu egin beharko du, baita BALDINTZA OROKORRAK berriro onartu ere.
Eskaera berrikusi eta ERABILTZAILEA identifikatu ondoren, erosketa ordaindu egin behar da, hurrengo atalean ezarritako moduan.
Ordainketa baliozkotu ondoren, salerosketa kontratu bat ezartzen da ERABILTZAILEAREN eta SALTZAILEAREN artean, BALDINTZA OROKORREI eta, hala badagokio, BALDINTZA BEREZIEI atxikita. Erosketak gaztelaniaz eta euskaraz soilik egin ahal izango dira, baina, hizkuntza edozein dela ere, BALDINTZA OROKORREN 4. atalean deskribatzen den eremu geografikoan baino ezin izango dituzte eskaini produktuak SALTZAILEEK. Erosketa prozesua amaitu ostean, erosketa berretsi egingo da ERABILTZAILEARI bidalitako "Eskaera berrestea" mezu elektroniko baten bitartez. Mezu horretan, gutxienez, honako datu hauek jasoko dira: eskaera zenbakia, produktu kopurua, horietako bakoitzaren deskribapena (hau da, ezaugarriak, prezioa, zergak eta bidalketa gastuak), eta entregatzeko epea, BALDINTZA OROKORREN 6. atalean deskribatutako baldintzetan.
Mezu hori ez jasotzearen arrazoia sareko komunikazioen aldi baterako arazoren bat izan daiteke, edo jakinarazitako helbide elektronikoa idaztean akatsen bat egin izana. Bi kasuetan, gomendagarria da egoeraren berri ematea helbide elektroniko honetara: fomentoss@donostia.eus.
Beste edozein zalantza argitzeko, ERABILTZAILEAK mezu elektroniko bat bidal diezaguke helbide honetara: fomentoss@donostia.eus.
ONARTUTAKO ORDAINBIDEAK
PLATAFORMAREN bitartez egindako erosketen ordainketa kreditu edo zordunketa txartelaren (VISA, MASTERCARD eta AMERICAN EXPRESS) bidez egiaztatu ahal izango da. Aukeratutako ordainbideak gasturen bat eraginez gero, ERABILTZAILEAREN kontura baino ez da izango.
Kreditu edo zordunketa txartelaren bitartez egiten diren ordainketa guztiak finantza erakunde batekin kontratatutako ordainketa pasabide seguru batean egiten dira, eta txartelen datuak enkriptatu egiten ditu pasabideak. Ordainketa sistema ahalik eta seguruena izan dadin, PLATAFORMAK REDSYSen ordainketa sistema seguruak erabiltzen ditu. Ildo horretan, ordainketaren datu konfidentzialak zuzenean eta enkriptatuta (SLL) helarazten dira dagokion finantza erakundera.
Ordainketa pasabide horren bitartez egitean, sistemak txartela jaulki duen bankuarekin konektatuko du, eta banku horrek eragiketa baimentzeko eskatuko du, kode pertsonal baten edo beste autentifikazio sistema batzuen bidez. Kreditu txartela jaulki duen bankuak autentifikazio hori berretsi behar du eragiketa burutzeko. Bestela, transakzioa ukatu egingo da.
Aplikatzekoa den legedian xedatutakoaren arabera, erosketa baten zenbatekoa iruzurrez edo bidegabeki kargatu bada ordainketa txartelaren zenbakia erabiliz, txartelaren titular den ERABILTZAILEAK kargua berehala deuseztatzeko eskatu ahal izango du. Kasu horretan, SALTZAILEAREN eta txartelaren titular den ERABILTZAILEAREN kontuetan zordunketari eta berrordainketari dagozkion idatzoharrak ahalik eta lasterren egingo dira.
Hala ere, txartelaren titular den ERABILTZAILEAK egin badu erosketa eta itzultzeko eskakizuna ez bada atzera egiteko edo suntsiarazteko eskubidea baliatzearen ondorio, erabiltzaileak ezeztatze horren ondorioz sortutako kalte-galerak ordaindu beharko dizkio SALTZAILEARI.
4. ESKAINTZEN EREMU GEOGRAFIKOA
ONLINE DENDETAN dauden produktuen eskaintzak Espainiako Erresumako penintsulako lurraldea izango du eremu geografiko esklusibotzat, berariazko salbuespen izanik Kanariar Uharteak, Balear Uharteak eta Ceuta eta Melilla Hiri Autonomoak.
Inolaz ere ez zaie erantzungo beste kokapen batzuetatik datozen erosketa eskaerei eta/edo aipatutako eremu geografikotik kanpo entregatzeko eskaerei.
5. PRODUKTUEN ESKURAGARRITASUNA
ONLINE DENDETAN eskaintzen diren produktuak izakinen mugak dituzte. SALTZAILEAK ezin badu hornitu ERABILTZAILEAK erositako produktua, eskuragarri ez dagoelako edo stock faltagatik, eskuragarritasun falta horren berri emango zaio ERABILTZAILEARI erosketa amaitu baino lehen, produktuaren fitxan bertan. Beraz, SALTZAILEAREN ardura da ONLINE DENDAN salgai dauden produktuen stocka eguneratuta izatea.
6. PRODUKTUA BIDALTZEA ETA EPEAK
ERABILTZAILEEK ONLINE DENDEN bitartez erosten dituzten produktuak dendan jaso ahal izango dira edo mezularitza enpresa baten bitartez bidali, eta ERABILTZAILEAK adierazitako helbidean entregatuko dira beti. Eskaera bakoitzarekin batera salmenta tiketa ere eman behar da. SALTZAILEAK ez du erantzukizunik izango bidalketa helbidea ematerakoan ERABILTZAILEAK egindako akatsen ondorioz produktuak entregatzean gerta litezkeen atzerapenengatik edo hutsegiteengatik. Produktu bakoitza erosteko unean adierazitako epean entregatuko da.
Produktuak establezimendu bakoitzaren entrega politikaren arabera entregatuko dira, gehienez ere 8 egun balioduneko epean, ERABILTZAILEAK ezarritako ordutegi lehentasuna betez. Horrela, bada, erosketa entregatzen den unean ERABILTZAILEA ez badago helbide horretan, aipatutako mezularitza enpresarekin harremanetan jarri beharko du, erosketa mezularitza zentroan jasotzeko edo entrega berriaren eguna eta ordua adosteko. SALTZAILEA ez da izango banaketa egiten saiatuko den unean ERABILTZAILEA ez egoteagatik gertatzen diren atzerapenen erantzule. Hori dela eta, horrelako arazoak saihesteko, eskaera jasotzeko moduan egongo diren helbide bat eta ordu tarte bat emateko gomendatzen zaie ERABILTZAILEEI.
Erosketa dendan entregatzen denean, SALTZAILEAK eskaera jaso eta, gehienez ere, 3 egun balioduneko epean prest izan behar du entregatzeko. ERABILTZAILEAK, aldiz, 7 egun baliodun izango ditu eskaera dendan jasotzeko.
Erosketa bidalketa bidez entregatzen denean, SALTZAILEAK eskaera jaso eta, gehienez ere, 8 egun balioduneko epean, entrega egina moduan antolatu beharko du bidalketa.
Epeak zenbatzeko, egun baliodunak hartuko dira kontuan, eta, beraz, ez dira kontuan hartuko Espainiako Erresumako larunbatak, igandeak eta jaiegunak, ezta Donostiako (Gipuzkoa) tokiko jaiegunak ere.
Eskaera edozein unetan eman daiteke: goizeko 8etatik arratsaldeko 8etara bitarte, astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik), eta jaso izanaren agiria edo emate agiria sinatu behar da.
Segurtasun arrazoiak direla eta, SALTZAILEEK ez dute eskaerarik bidaliko posta kutxetara, eta ez dute eskaerarik onartuko eskaeraren hartzailea eta helbidea identifikatu ezin direnean.
Produktuen gaineko erantzukizuna ERABILTZAILEARENGAN geratuko da eskaera entregatzen den unean.
ERABILTZAILEAK ONLINE DENDA batean erosi duen produktua jasotzen duenean, erosi zuenarekin bat datorrela egiaztatu beharko du, egoera ezin hobean dagoela eta garraioan ez duela kalterik izan.
Jasotako produktua ez badator bat ERABILTZAILEAK eskatutakoarekin, BALDINTZA OROKORREN 10.2 atalean adierazitako bitartekoen bidez eman beharko du horren berri. Oker jasotako produktua erretiratu egingo da eta benetan eskatu duena bidaliko zaio, ERABILTZAILEARENTZAT inolako kosturik gabe.
7. PREZIOAK, ZERGAK ETA GASTUAK
ONLINE DENDETAN dauden prezioak eurotan egongo dira. ERABILTZAILEAK ordaindu beharreko azken zenbatekoa produktu bakoitzaren fitxan agertuko da, eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) sartuta izango du beti, une bakoitzean indarrean dagoen tasaren arabera, baita dagozkion gainerako zergak ere.
Hala badagokio, aplikatzekoak diren bidalketa gastuak erosketa bukatu aurretik adieraziko zaizkio ERABILTZAILEARI.
SALTZAILEEK ONLINE DENDAN eskaintzen diren produktuak edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe aldatzeko eskubidea izango dute, baita salmenta prezioak, bidalketa gastuak eta gainerako baldintzak edo sustapenak ere. Nolanahi ere, erosketa egiteko unean indarrean dauden baldintzak aplikatuko dira.
8. DESKONTU KODEAK
Sustapen kodeak sustapen bakoitzerako argitaratzen diren termino eta baldintzen arabera erabili ahal izango dira.
Sustapen kodeak ONLINE DENETAN baino ezin izango dira erabili.
9. BERMEA
ONLINE DENDAREN bitartez eskaintzen diren produktuak legez ezarritako bermeei atxikitzen zaizkie. Hori dela eta, SALTZAILE bakoitzak honela erantzungo du adostasun ezaren aurrean:
Produktu berrien kasuan, SALTZAILEAK bi urteko epean erantzungo du adostasun ezaren aurrean, produktuak entregatzen direnetik zenbatzen hasita.
Bigarren eskuko produktuen ("refurbished" edo "berregokitutako" produktuak sartuta) kasuan, epea urtebetekoa izango da, entregatzen direnetik zenbatzen hasita.
Berme horretatik kanpo geratzen dira produktu kontsumigarriak edo galkorrak, baita erabilera edo manipulazio desegokiak eragindako hutsak ere.
Zentzu horretan, kontsumitzaile eta erabiltzaileen arloan aplikatzekoa den legedian xedatutakoari jarraikiz, produktuak kontratuarekin bat datozela ulertuko da, baldin eta jarraian adieraziko diren baldintza guztiak betetzen badira, salbu eta kasuaren inguruabarrengatik horietako bat ezin bada aplikatu:
SALTZAILEAK egindako deskribapenarekin bat etortzea eta ONLINE DENDAN aurkezten den produktuaren ezaugarriak betetzea.
Mota horretako produktuak erabili ohi diren erabileretarako egokiak izatea.
ERABILTZAILEAK eskatutako edozein erabilera berezitarako egokiak izatea, kontratua egiteko unean SALTZAILEARI horren berri eman dionean eta, betiere, azken horrek onartu badu produktua erabilera horretarako egokia dela.
ERABILTZAILEAK espero dezakeen mota horretako produktu baten ohiko kalitatea eta prestazioak betetzea, produktu mota eta, hala badagokio, SALTZAILEAk produktuen ezaugarri zehatzei buruz egindako adierazpen publikoak kontuan hartuta.
Horren guztiaren arabera, produkturen bat ez badator bat eskainitakoarekin eta BALDINTZA OROKORREKIN, ERABILTZAILEAK BALDINTZA OROKORREN 10.2 atalean adierazitako moduan jakinarazi ahal izango du.
10. ATZERA EGITEKO ESKUBIDEA, PRODUKTU AKASTUNAK ETA ALDAKETAK
10.1. Atzera egiteko eskubidea
Kontratu batean atzera egiteko eskubidea kontsumitzaile eta erabiltzaile orok duen ahalmena da; hain zuzen ere, egindako kontratua indarrik gabe uzteko ahalmena, eta beste alderdi kontratugileari horren berri eman behar dio eskubide hori baliatzeko ezarritako epean, erabakia justifikatu behar izan gabe eta inolako zigorrik gabe. Azken batean, eskaera justifikaziorik eman behar izan gabe itzultzeko aukera da.
ERABILTZAILEAK 14 egun naturaleko epea izango du eskaera jasotzen duenetik atzera egiteko eskubidea baliatzeko, hau da, erosi duen produktua itzultzeko. Ondorio horretarako, produktua entregatu den eguna hartuko da epe horren hasierako eguntzat.
Kontsumitzaile eta erabiltzaileen arloan aplikatzekoa den legedian xedatutakoaren arabera, ez da atzera egiteko eskubidea aplikatuko honako kasu hauetan:
Kontsumitzailearen eta ERABILTZAILEAREN zehaztapenen arabera egindako ondasunen edo argi eta garbi pertsonalizatutako ondasunen horniduran.
Azkar hondatu edo iraungi daitezkeen ondasunen horniduran.
Osasuna edo higienea babesteko arrazoiengatik itzuli ezin diren eta entregatu ondoren zigilua kendu zaien ondasun zigilatuen horniduran.
Entregatu ondoren, mota kontuan hartuta, beste ondasun batzuekin nahastu eta bereizi ezin diren ondasunen horniduran.
Zigilatutako audio edo bideo grabazioen edo zigilatutako programa informatikoen horniduran, baldin eta kontsumitzaileak eta erabiltzaileak zigilua kendu badie entregaren ondoren.
Atzera egiteko eskubidea baliatzeak ez dio gasturik eragingo ERABILTZAILEARI, ezta produktua itzultzeko kostuak ere, SALTZAILEAK zuzenean hartuko baititu bere gain.
Atzera egiteko eskubidea baliatu eta produktu bat itzultzeko, ERABILTZAILEAK plataformako erosketa baldintzak atalean –zehazki itzulketak atalean– eskuragarri dagoen atzera egiteko dokumentua bete beharko du produktua jaso eta 14 egun igaro baino lehen.
SALTZAILEAK hartuko ditu bere gain produktua itzultzearen garraio kostuak. ERABILTZAILEAK, atzera egiteko formularioan, SALTZAILEAK produktua zein egunetan eta zer ordu tartetan jaso behar duen zehaztuko du. Produktua jaso ondoren, SALTZAILEAK, produktua jaso eta gehienez ere 5 egun naturaleko epean, aztertu egin beharko du, eta ERABILTZAILEAK eragindako akatsik ez badu, eskaeraren egoera aldatu eta DONOSTIA SUSTAPENARI jakinaraziko dio itzulketa onartu duela eta ordaindutako zenbatekoa itzuli diola ERABILTZAILEARI.
Era berean, ERABILTZAILEAK produktua dendan itzultzea erabakitzen badu, atzera egiteko dokumentua bete beharko du produktua jaso eta 14 egun igaro baino lehen, eta produktua SALTZAILEARI entregatu, gehienez ere 5 egun naturaleko epean, ERABILTZAILEAK atzera egiteko erabakia jakinarazi duen egunetik zenbatzen hasita.
ERABILTZAILEAK produktua establezimenduan jaso badu, aurrez aurre itzuli beharko du, helbide berean.
Baldin eta (i) itzulitako produktuak ERABILTZAILEARI egotz dakiokeen narriadura edo kalteren bat badu erosleak produktuaren izaera, ezaugarriak edo funtzionamendua ezartzeko beharrezkoa ez den manipulazio bat egitearen ondorioz; edo (ii) produktua ez bada osorik itzultzen, ERABILTZAILEARI dagokio produktuaren balio murrizketa bere gain hartzea eta, kasuan kasu, ordaindutako zenbatekoa itzultzea ezinezkoa izatera irits liteke. Kasu horietan, egoera horren berri emango zaio ERABILTZAILEARI posta elektronikoz, eta ERABILTZAILEAK produktua jasotzeko edo bidaltzeko (dagozkion garraio kostuak ordainduta) prest utzi behar da, ERABILTZAILEAREN aukeran, gehienez ere 15 egun naturaleko epean.
Nolanahi ere, SALTZAILEAK ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain produktua zaindu edo gordetzeagatik, bere instalazioetan dagoen bitartean.
10.2. Produktu akastunak
Produktua ez badator kontratuarekin bat edo tarak edo akatsak baditu, ERABILTZAILEAK produktua konpontzeko edo ordezkatzeko eska dezake, bi aukeretako bat ala biak objektiboki ezinezkoak edo neurriz kanpokoak ez badira. Produktua konpontzea eta aldatzea doakoak izango dira ERABILTZAILEARENTZAT, bidalketa gastuak barne, eta, hala badagokio, eskulanarekin eta horretarako behar diren materialekin lotutako kostuak ere bai.
Produkturen bat ez badator kontratuarekin bat eta/edo tara edo akatsen bat baldin badu, ERABILTZAILEAK lehenbailehen jakinarazi ahal izango du. Horretarako, plataformako erosketa baldintzak atalean - zehazki itzulketak atalean - eskuragarri dagoen atzera egiteko dokumentua bete beharko du eta bertan adierazi beharko du zein produktu itzuli nahi d(it)uen, baita konpondu edo aldatu nahi duen ere. Jakinarazpen horri erantzuteko, mezu elektroniko bat bidaliko zaio ERABILTZAILEARI, gorabehera konpontzeko.
SALTZAILEAK itzulketa jaso ondoren, itzulitako produktua arretaz aztertuko da, eta ERABILTZAILEARI posta elektronikoz jakinaraziko zaio, gehienez ere 10 egun balioduneko epean, hura konpondu edo aldatzea (eskatu denaren arabera) bidezkoa den ala ez. Bidezkoa bada, ahalik eta epe laburrenean egin beharko da.
Konponketa edo aldaketa egitea ezinezkoa bada, ERABILTZAILEAK kontratua suntsiarazteko edo prezioa jaisteko eskubidea izango du, aukeran.
11. IRADOKIZUN, KEXA ETA ERREKLAMAZIOAK
ERABILTZAILEEK iradokizunak, kexak eta erreklamazioak bidali ahal izango dituzte, helbide elektroniko honetara idatzita: fomentoss@donostia.eus.
12. PRIBATUTASUN POLITIKA. DATUAK BABESTEA
ONLINE DENDA batean erosketa bat egiteak zera esan nahi du, SALTZAILEAK, bere erantzukizunpean, erabiltzailearen datu pertsonalak tratatuko dituela egindako erosketa eta erositako produktuen bidalketa kudeatzeko, betiere bere pribatutasun politikari atxikita.
Ondorio horietarako, erosketa bat aipatutako baldintzetan egitean, ERABILTZAILEAK baimena ematen du SUSTAPENAK, tratamenduaren arduradun den aldetik eta Donostiako Udalaren erantzukizunpean jardunez, bere datu pertsonalak SALTZAILEARI lagatzeko. Lagapen hori transakzioa burutzeko eta erositako produktuak entregatzeko behar-beharrezkoak diren datuetara mugatuko da, eta SUSTAPENAK PLATAFORMAREN bitartez egiten duen bitartekaritza lanaren barruan.
13. ERANTZUKIZUNA
SALTZAILEARI dagokio, beti, honako hauen gaineko erantzukizun oro: ONLINE DENDETAN eskuragarri dagoen informazioaren eta produktuen gainekoa, prezioaren, salmenta baldintzen, salmenta prozesuaren kudeaketaren, entregaren, fakturen edo bestelako betekizun fiskalen gainekoa, baita berme edo diru itzulketen gainekoa ere.
Bitartekaritza lan hutsa betetze aldera, SALTZAILEEK eta ERABILTZAILEEK negoziatu eta transakzioak egin ahal izateko gune bat eskaini baino ez du egiten SUSTAPENAK. SUSTAPENAK ez du parte hartzen bi alderdiek sinatutako kontratuan, ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain, eta ez du SALTZAILEAREN ordezkaritzat jarduten.
14. EROSKETA BALDINTZA OROKORRAK ALDATZEA
BALDINTZA OROKORRAK aldatzera behartzen duten lege aldaketak gerta daitezke. Nolanahi ere, balizko aldaketek ez dute atzeraeraginik izango aldez aurretik kontratatutako produktuetan.
PLATAFORMARA sartzen den bakoitzean indarrean dauden BALDINTZA OROKORRAK irakurtzea gomendatzen zaio ERABILTZAILEARI eta, nolanahi ere, ONLINE DENDA batean erosketa bat egin nahi duen guztietan, libreki erabaki dezan erabiltzen jarraitu nahi duen edo erosketak egin nahi dituen ere.
Nolanahi ere, erosketa bakoitza egiteko unean indarrean leudekeen BALDINTZA OROKORRAK izango dira aplikatu beharrekoak.
15. APLIKATU BEHARREKO LEGEAK
ONLINE DENDEN bitartez egiten den jarduera oro merkataritza elektronikoaren, kontsumitzaile eta erabiltzaileen babesaren eta datu pertsonalen babesaren arloan aplikatzekoa den Europako eta Espainiako legediari atxikita dago.
16. FORUA ETA AUZIAK EBAZTEA
ERABILTZAILEEN eta SALTZAILEEN artean sortzen den eztabaida edo gatazka oro epaitegi eta auzitegi eskudunetan bideratuko da, Espainiako araudiak arlo prozesalean xedatutakoari jarraikiz.
Halaber, jakinarazten dizugu Zuzenbideak aukera ematen dizula Europar Batasuneko auziak ebazteko online plataformara jotzeko, esteka honen bitartez: http://ec.europa.eu/consumers/odr/
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur dolor adipiscing elit lorem ipsum dolor sit.
2,50 € 1,24 €