FAQS - Ohiko galderak
Zer da DSS Market Plaza?
Donostiako merkatari txikien erakusleiho handi hau, Donostiako saltoki txikiak beren produktuak saldu, ikusarazteko eta sustatzeko gunea da. Hala ere, estrategia zabalago baten parte da; zerbitzu eta salmenta plataforma honen bidez, gure saltokiei eraldaketa digitalaren prozesua sustatzen, prestatzen, laguntzen eta laguntzen diegu.
Proiektu hau Ekonomia Bultzatzeko zinegotzigoak bultzatzen du, Donostia Sustapenaren bidez.
Izena eman behar dut erosi ahal izateko?
Erregistratzeak onurak ditu: zure eskaeren historia eguneratuta izateko auketa duzu eta hobari bereziak izan ditzakezu eskuragarri daudenean.
Erregistratu nahi ez baduzu, erabiltzaile gonbidatu gisa egin dezakezu erosketa. Ematen dizkiguzun datuak ez dira gordeko, eta eskaera helarazteko baino ez dira erabiliko.
Nola jar naiteke harremanetan DSS Market Plazako denda batekin?
DSS Market Plazan parte hartzen duten saltokiren batekin harremanetan jarri nahi baduzu, horietako bakoitzaren harremanetarako datuak aurkitu ahal izango dituzu, dendaren profilean sartuta. Horretarako, "Saltokiak" atalean sartu eta horretarako bilatzailea erabil dezakezu.
Nola bila ditzaket produktuak?
DSS Market Plaza plataforman produktuak bilatzea oso prozesu erraza da. Produktuaren kategoria eta azpikategorien arabera edo saltokiaren arabera bila dezakezu. Gure bilatzailea ere erabil dezakezu, bai produktuak aurkitzeko, bai parte hartzen duten saltokiak aurkitzeko.
Segurua al da DSS Market Plazan erostea?
DSS Market Plazan erostea ez da erraza eta erosoa bakarrik; gainera, guztiz segurua da. Ordainketak ordainketa-pasabide baten bidez egiten dira, segurtasun berme guztiekin. Gainera, webguneko URLean https agertuko denez, gure webguneak informazio segurua duela bermatzen du.
Zer ordainketa modu onartzen dira?
DSS Market Plazako erosketak ordaintzeko bi modu izango dituzu:
• Kreditu- eta/edo zordunketa-txartelak; hauek izango dira baliozkoak: bisa, Mastercard eta/edo American Express
• Bizum
Nola sar dezaket produktu bat saskira?
Oso erraza da zure erosketa-saskian produktu berriak gehitzea. Produktuaren fitxa bakoitzean "gehitu saskira" aukera dago. Produktuek aldaketak badituzte (neurria, kolorea, tamaina), nahi duzun aldaera aukeratu eta unitate kopurua aukeratu ahal izango duzu.
Nola gauzatuko dut erosketa?
Pantailaren goialdean, eskuinean, "Nire saskia" atala dago. Bertan, uneoro kontsultatu ahal izango dituzu aukeratu dituzun artikuluak.
Saskian erosi nahi dituzun produktu guztiak dituzunean, sakatu "erosketa amaitu" botoia erosketa prozesua bukatzeko.
- Aldez aurretik saioa hasi baduzu (nabigazio honetan), erosketa- nprimakiak eskatzen dizkizun datuak betetzen jarraitu besterik ez duzu egin beharko.
- Aitzitik, nabigazio horretan saioa hasi ez baduzu, plataformak erabiltzailea eta pasahitza sartzeko eskatuko dizu. Puntu honetan:
- Erabiltzaile bezala alta eman bazenuen, alta emateko erabili zenuen helbide elektronikoa eta bere garaian jarri zenuen pasahitza sartu beharko dituzu. Pasahitza gogoratzen ez baduzu, berreskuratzeko aukera duzu "pasahitza ahaztu duzu?" sakatzeko. Emaila eta pasahitza dagokien laukitxoetan dituzunean, "BIDALI" sakatu beharko duzu. Hor, eskaera izapidetzeko falta zaizkizun datuak beteko dituzu.
- Oraindik erabiltzailerik sortu ez baduzu, beherago joan beharko duzu DSS Market Plazan erosketak egin nahi dituzu? Atalera. Eta "ERREGISTRATI" botoiari eman.
Zein dira bidalketa aukerak?
Saltoki bakoitzak erabakitzen du saltzen dituen produktuak etxera ere bidaltzen dituen edo dendan jasotzeko aukera bakarrik eskaintzen duen.
Produktuaren deskribapenean aurkituko duzu informazio hori, "bidalketa aukeren" azpian.
Zein da bidalketetarako eremu geografikoa?
Saltokiak etxez etxeko bidalketa du eta salmentaren nahiz bidalketaren eremu geografikoa Espainiako penintsulako lurraldea da, Kanariar Uharteak, Balear Uharteak eta Ceuta eta Melilla Hiri Autonomoa izan ezik.
Zenbat denbora behar da erosketa bat prest egoteko edo helmugara iristeko?
Erosleak dendan jasotzeko aukera zehazten duenean, eskaera jasotzeko prest egongo da 3 egun balioduneko gehieneko epean, erosketaren eskaera jasotzen denetik zenbatzen hasita. Erosleak 7 egun balioduneko epean jaso beharko du bere erosketa.
Erosleak etxera bidaltzea erabakitzen badu, haren eskaera jaso denetik, gehienez 8 egun balioduneko epean entregatuko da erosketa.
Nola jakin dezaket zein den nire eskaeraren egoera?
DSS Market Plazan erosketa bat egiten duzunean, zure eskaera plataforman nola dagoen jakin ahal izango duzu, erabiltzaileen eremuan zure akreditazioekin sartuz eta "eskaerak" atala kontsultatuta. "Eskaerak kontsultatu" botoi gorriaren bidez, egindako eskaera guztiak ikusiko dituzu, eta haien egoera ikusi ahal izango duzu. Era berean, zure eskaeraren egoera aldatzen denean, mezu elektroniko bat iritsiko zaizu eman diguzun postara, aldaketaren berri emateko.
Zenbat denbora daukat itzulketa bat egiteko?
DSS Market Plazaren helburua zure erosketarekin gustura egotea da. Hala ere, arrazoiren batengatik zure eskaera itzuli nahi baduzu, itzultzeko baldintzak betetzen badituzu, itzulketa prozesua egin dezakezu.
- Produktua entregatu eta hurrengo 14 egunetan itzuli behar da.
Noiz eska dezaket aldaketa bat edo itzulketa bat?
Itzulketa eskatu ahal izateko, nahitaezkoa da erregistratzea. Erabiltzaile gonbidatu gisa erosketa egin baduzu, pasahitz berria eskatu beharko duzu hemen, eta, horrela, erregistratutako erabiltzaile gisa sartu ahal izango zara.
Gustura ez zauden artikulu bat itzultzeko eska dezakezu, betiere itzultzeko epearen barruan badago eta honako baldintza hauek betetzen badira:
- Itzuli beharreko artikulu guztiek entregatu ziren egoera berean egon behar dute, jatorrizko enbalajearekin eta etiketekin.
- Ez da onartuko azkar hondatu edo iraungi daitezkeen artikuluen itzulketarik.
- Ez da onartuko aldaketaren bat egin den artikuluen itzulketarik. Itzulketak onartuko dira soilik jatorrizko enbalajean dauden artikuluetan, baldin eta ireki, probatu edo manipulatu ez badira.
- Kontsumitzaile eta erosleen arloan aplikatzekoa den legerian xedatutakoaren arabera, ezin izango dira itzuli:
- Kontsumitzailearen eta eroslearen zehaztapenen arabera egindako edo argi eta garbi pertsonalizatutako artikuluak.
- Azkar hondatu edo iraungi daitezkeen artikulu edo produktuak.
- Beste ondasun batzuekin modu banaezinean nahastu diren artikuluak.
Itzultzeko baldintza guztiak betetzen ez badira, DSS Market Plaza plataformako saltokiak aukera izango du itzulketa ez onartzeko, eta bezeroari horren berri emango dio posta elektronikoz.
DSS Market Plazak eskubidea izango du jakinarazitako edo ezarritako epetik kanpo bidalitako itzulketak edo entregatu ziren baldintza berberetan ez dauden artikuluak atzera botatzeko.
Nola kudeatu behar dut itzulketa bat?
Itzulketa prozesua oso erraza da. Gure plataforman erositako produkturen bat itzuli nahi baduzu, erabiltzaile eremuan sartu eta zure erosketa gunean aurkituko duzun itzulketa inprimakia bete beharko duzu.
GOnbidatu gisa egin baduzu erosketa, erregistratu atalean erosketa egin duzun emaila sartu eta pasahitza ahaztu duzu?ren bitartez pasahitz bat sortu eta honela zure eremu pribatura joan eta itzulketa egin al izango duzu.
Dendan jasotako erosketak itzultzea:
Dendan jasotako eskaerak dendan itzuli beharko dira.
Produktu horiek itzultzeko, gehienez ere 5 egun balioduneko epea izango da, erosleak atzera egiteko erabakia jakinarazten duen egunetik zenbatzen hasita.
Etxean entregatutako erosketak itzultzea:
Erosleak itzulketa nola egin aukeratu ahal izango du: bide beretik, hau da, entrega helbide berean jasota, edo dendan entregatuta. Itzulketa dokumentu horretan adierazi beharko duzu noa nahi duzun (dendan bueltatu edo etxetik itzuli).
Nork hartzen du bere gain itzulketaren kostua?
Bidalketa gastuak saltzaileak ordainduko ditu.
Noiz itzuliko da dirua?
Saltokiak produktua egoera ezin hobean dagoela eta itzulketa onartzen duenean, itzulketa 7 eguneko gehieneko epean egingo da.
Faktura bat lor dezaket nire enpresaren izenean?
Bai. Erosketa egin diozun saltokiarekin harremanetan jarri eta faktura eskatu besterik ez duzu egin behar. Bertan, faktura egin ahal izateko behar den informazioa eman beharko diozu.
Ba al dago zalantzak argitzeko aukerarik?
Noski, 943 482800 telefonora dei diezagukezu, edo helbide honetara idatzi: info@dssmarketplaza.eus. Webgunean ere txat bat ikusiko duzu gurekin harremanetan jartzeko.