Posta elektronikoei buruzko informazioa emateko betebeharra

DONOSTIA SUSTAPENA, DONOSTIAKO UDALEKO tratamendu-arduraduna den aldetik, hainbat helbide elektroniko ditu bere plataforman, kasu bakoitzean ezarritako helburuetarako komunikazio kanal gisa balio dutenak. Halaber, DONOSTIA SUSTAPENAK, batzuetan, posta elektronikoa erabil dezake nolabaiteko harremana duen komunikazio kanal gisa.
Tratamenduaren arduradunari buruzko datuak eta datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak Pribatutasun Politikako 2. atalean daude adierazita.
Dagokion helburua kontuan hartuta, DONOSTIA SUSTAPENAK postaren erabiltzaile/igorlearen datuak tratatzeko oinarri legitimatzailea, DONOSTIAKO UDALEKO tratamenduaren arduradun gisa jardunez, honako hau izango da:

  1. Erabiltzaile/igorleak emandako baimena, hala dagokionean, DONOSTIA SUSTAPENAK eskainitako edozein produktu edo zerbitzuri buruzko informazioa bidaltzeko erabiltzailearen baimenaren ondoriozko tratamenduarekin gertatzen den bezala.
  2. Kontratu harremana edo kontratu aurreko harremana egotea, tratamendua kontratu harremanen edo zerbitzuak ematearen ondorio den kasuetan.
  3. Tratamendua beharrezkoa denean interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoen izenean egindako misio bat betetzeko.

Ez dago aurreikusita hirugarrenei datuak komunikatzea, ezta hirugarren herrialdeei edo nazioarteko erakundeei transferitzea ere, legezko betebeharra izan ezik.
Posta elektronikoaren bidez jasotako datuak behar den denboran gordeko dira bildu ziren helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator daitezkeen erantzukizunak zehazteko.
Posta-erabiltzaileek/igorleek datuak babesteko dituzten eskubideak Pribatutasun Politikaren 7. atalean ezarritakoak dira.