10 €-ko deskontua zure lehen erosketan (Agortuta), eta 12 €-koa bigarrenean | gutxieneko erosketa 30 € (Agortuta)
Bultzatu tokiko merkataritza
Bidalketa doan. Itzulketak 14 egun
Multidenda eskaerak egin
22,00 €
Eskuragarri dauden bidalketa-aukerak:
Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel Laboa. Ukaezinak dira tradizioa bereganatzeko zuen sena, transgresiorako kemena eta bere ahotsaren bidez komunitatearen mina katarsi bihurtzeko gaitasuna.
Baina nola aurre egin xaman baten bizitza marrazteko erronkari? Jostaria eta apurtzailea zena ezin zurrun kontatu. Ohiko biografia moldeetatik ihesi, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea hartu dituzte egileek eleberri grafiko honetan bidelagun, errealitatearen errekako korronte geza irudimenaren itsasoko urekin nahasten den puntuan murgiltzeko gonbidapena eginez.