Nola egin eduki-plan bat

Azkenaldian, etengabe ari gara trikimailuak ikusten jarraitzaileak ugaritzeko, gustoko gehiago lortzeko, reel bat biralizatzeko, etab.

Baina utz iezaguzu gauza bat esaten, trikimailuak eta aholkuak eman diezazkizukegu iritziak bultzatzeko, ikuspena irabazteko... baina, benetako desberdintasuna markatuko duena, atzean eduki-estrategia on bat izatea izango da. Trikimailu horiek pastelaren gingila dira, baina oinarri onik gabe ez dizute ezertarako balioko. Adibidez, oso gutxi balioko dizu zozketa bat argitaratzeak eta post horretan iruzkin mordoa edukitzeak, argitaratzen dituzun hurrengo postak kalitate txarrekoak badira, inork ez badizu komentatzen eta zozketa egin ondoren denek jarraitzeari uzten badizute.

Ezer gabe argitaratzeak ez zaitu inora eramango. Argi izan behar duzu zer lortu nahi duzun Instagramekin, zure xede-publikoa ezagutu eta haietara egokitutako eduki-estrategia bat definitu zure helburuak lortu ahal izateko.

Ikus dezagun nola islada dezakezun estrategia hori eduki-plan batean.

  1. Argitaratzeko maiztasuna ezarri.

Konstantea izan behar duzu emaitzak lortu nahi badituzu. Baina ez gara ari egunero argitaratu behar duzula esaten.

Baina garrantzitsua da edukien maiztasuna ezartzea eta denboran zehar horri eusten saiatzea, entzuleak “hezteko”, zenbait egunetan zure edukien zain egon daitezen.

Eta zenbat argitaratu beharko zenuke? Bada, negozio bakoitzaren eta sortzen duzun KALITATEKO argitalpen-kopuruaren araberakoa da. Kalitatea beti lehenetsi behar da kantitatearen aurrean. Eguneroko kalitatezko edukia sortzeko gai bazara, primeran! Zure baliabideek astean argitalpen bat sortzeko aukera ematen badizute, primerakoa izango da baita.

Gogorarazten dizugu, halaber, konstantea izateaz eta maiz argitaratzeaz gain, pazientzia izan behar duzula, Instagramen edo beste sare sozial batzuetan emaitzak ez baitira egun batetik bestera etorriko... Horrek ez du esan nahi etorriko ez direnik!

  1. Definitu zein eduki-zutaberen gainean hitz egingo duzun.

Eduki-zutabeak negozioarekin lotutako 3-5 azpigai dira, eta ondoren edukia sortzeko eta zenbait gai aldatzen ditugula ziurtatzeko balio dute.

Pentsatu iritsi nahi duzun bezero idealean, eta identifikatu 2-4 interes-eremu handiren artean, bakoitzerako interesatzen zaizkien gai zehatzagoak zerrendautz.

Hala, “eduki-hozkailu” moduko bat izango duzu, argitaratu nahi dituzun eduki-motak antolatu ahal izateko, betiere bezero idealari interesatzen zaiona kontuan hartuta.

Gomendagarria da ohar-block batean, excel batean edo testu-dokumentu batean bururatzen zaizkizun eduki-ideia horiek guztiak biltzea, argitaratzea tokatzen zaizunean ideiarik gabe ez geratzeko.

  1. Edukia egutegi batean islatu

Egutegi bat erabiliko dugu ideia guztiak ordenatzeko. Hartu hileko egutegi bat eta irauli bertan, ezarritako argitalpen-maiztasunerako, aukeratutako edukiak.

Komeni da, halaber, egutegi honetan jasotzea zuretzat garrantzitsuak diren urteko egun bereziak, bai eskaintza edo kanpaina berezi bat egin behar duzulako, bai egun seinalatua izateagatik (adibidez, zure dendarentzat interesgarriak diren gaien nazioarteko eguna).

  1. Hileko edukiak planifikatu eta garatu

Dagokion hilabeterako sortu beharreko edukia argi duzunez, lurreratu eta planifikatu egin behar duzu, eraginkortasunez ekoitzi ahal izateko.

Egin ezazu Excel-eko taula bat, datu hauekin:

  • Data
  • Edukia
  • Formatua (post simplea, karrusela, reel, bideoa)
  • Argitalpenaren argazki, diseinua
  • Argitalpanaren testua
  • Erabili beharrko hashtag.ak 
  • Egoera (garatzen, diseinatua, programatua…)
  1. Garatutako edukiak programatu.

Azkenik, edukiak sortu ondoren programatuta uztea gomendatzen dizugu. Hala, une oro sare sozialei adi egote ahaztu ahal izango duzu nolabait, eta negozioaren beste alderdi batzuetan jarri ahal izango duzu arreta, horiek ere garrantzitsuak baitira eta zure arreta eskatzen baitute.

Urrats hauek jarraitzen badituzu, argiago izango duzu zer argitaratu behar duzun bezero idealarekin hobeto konektatzeko, eta, planifikatu ondoren, denbora aurreztea eta estresa murriztea lortuko duzu, egunero zer argitaratu pentsatzen aritu gabe.