Zergatik eduki behar dut online presentzia? Nire lehen urratsak

Jakingo duzunez, kontsumitzaileek gero eta gehiago erabiltzen dituzte online kanalak, bai informazioa bilatzeko, bai erosteko. Gaur egun, online presentziarik ez izatea hiriko kale komertzial onenean denda bat izatearen parekoa litzateke, eta erakusleihoa olana beltzez estaltzea, inork ikus ez dezan zer eskaintzen duzun. Ziur gaude ez zenukeela hori egingo, ezta?

Horregatik, saltoki bat baduzu, online egon behar duzu, informazioa bilatzen edo erosten ari denak aurki zaitzan.

Baina ez beldurtu, ez da beharrezkoa zerotik ehunera pasatzea. Online presentzia hori mailakatua izan daiteke, eta ez da beharrezkoa ez nahitaezkoa online denda bat edukitzea, ez eta sare sozial guztietan egotea ere.

Ikus dezagun nola joan zaitezkeen pixkanaka, zure online presentzia sortuz:

  1. Sortu zure fitxa Google My Business-en: oraindik egin ez baduzu, dagoeneko egin beharko zenuke. Bete zure fitxa behar bezala zure helbidearekin, dendako telefonoarekin, ordutegiarekin eta abarrekin. erabiltzaile batek Googlen bilaketa egiten duenean zure profila ager dakion.
  2. Egon zaitez direktorio digitaletan: aztertu zure merkataritzarako direktorio sektorialik badagoen, eta eskatu zure datuak bertan sartzeko.
  3. Garatu zure web orria: web orri sinple bat sor dezakezu, non zure negozioa, zerk bereizten zaituen eta zure produktu edo marka garrantzitsuenen sorta txiki bat agertuko den, zure erakusleiho digitala izan dadin. Ez ahaztu harremanetarako datuak sartzea, interesa duten erabiltzaileak zugana erraz iristeko.
  4. Sare sozial garrantzitsuenetan agertu: ez da beharrezkoa (ez gomendagarria) sare sozial guztietan egotea. Lehentasuna eman zure denborari eta ahaleginari, xede-publikoa gehien agertzen den sare sozialean eta jarri arreta sare horretan. Esango genizuke gaur egun batez ere Instagramen jarriko zinela arreta.
  5. Egin zure lehen urratsak online salmentan: Instagram ezagutu ondoren, sare sozial hau erabil dezakezu iruzkinen edo zuzeneko mezuen bidez saltzen hasteko. Horrela, eskaeren kudeaketa, logistika, bezeroarentzako arreta eta abar ezagutuko dituzu.
  6. Proba ezazu marketplace baten bidez saltzen: izan ere, hemen bazaude, dagoeneko egiten duzu, DSS Market Plaza marketplace bat delako ;-) Baina beste marketplace askotan hirugarren batek sortutako azpiegituraren garapena aprobetxa dezakezu, publiko berri batera iristeko eta behar diren gaitasun digitalak eskuratzen hasteko.
  7. Sortu zure online denda: ez da nahitaezkoa, ezta gutxiago ere, puntu horretara iristea, baina kanal interesgarria izan daiteke publiko zabalago baterako sarbidea izateko. Dena den, jakinarazten dizugu online denda sortzea lehenengo pausoa besterik ez dela (eta, agian, errazena), lanik gogorrena gero etorriko delarik, horri eusteko eta funtzionatzeko estrategia eta teknika egokiak pentsatu eta garatuz.


Espero dugu gida txiki honekin zure dendaren digitalizazioan nondik has zaitezkeen argiago izaten lagunduko genizula. Saltoki txikiek bezeroei desberdin, berezi eta erakargarri egiten dizkieten gauzak aprobetxatu behar dituzte, eta, horretarako, berrikuntzak eta teknologiak sartu behar dituzte, beste lehiakide batzuen aurrean atzean gera ez dadin.

Eta gogoan izan lehen urratsak ez dizula eramango joan nahi duzun tokira baina zauden tokitik ateratzen zaituela.

Beraz, hasi lehen urratsak ematen, eta ikusiko duzu nola pixkanaka aurrera egiteko behar duzun konfiantza irabazten joango zaren.