GESTOREAREN STOCK-A BISTARATZEA
Saltokiak, kudeatzailean sartzen denean, begiratu batean ikusi ahal izango du produktuek stock-a duten ala ez.
Erosleak, erosketa bat egitera doanean, erabilgarri geratzen diren produktu guztien berri izango du.
PRODUKTU SINPLEAK BADITUZU (tamaina, neurri eta mota desberdinik gabe)
Produktu sinpleak dituzten saltokiek produktuaren fitxatik eguneratu behar dute stocka.
Stocka prezioaren azpian egongo da.
¡Adi! Produktu aldakorrak badituzu, stock-a EZ da hortik eguneratzen.
PRODUKTU ALDAKORRAK BADITUZU (mota, tamaina, neurri.. desberdinekin)
Produktu bakoitzaren fitxan, produktu mota produktu aldakor bat dela aukeratu beharko duzu.
Produktua aldakorra dela markatzean, atributuak sartu beharko ditugu, gero aldagai bakoitzari prezio zehatz bat esleitzeko.
Prezioak atalean, aldagai bakoitzean stocka eguneratu beharko duzu, erosleak eta zuk jakin dezazuen zenbat produktu dauden eskuragarri.
Adibidez:
- Alpargata urdinak (kolore aldakorra) 36 znbk (zenbaki aldakorra) stock 5
- Alpargata urdinak (kolore aldakorra) 37 znbk (zenbaki aldakorra) stock 2
Hurrengo irudian ikusten duzuenez, stocka atributuei erantsitako balioekin lotuko da, eta balio guztiak eguneratu beharko dituzu stock osoa eguneratuta egon dadin.
NOLA FUNTZIONATUKO DU STOCK-ak?
Saltokiak jarrera aktiboa izan beharko du stocka beti eguneratuta edukitzeko eta zerbitzu ona eskaintzeko.
Diseinuaren helburua da saltokiek eskura duten stocka bistaratzea eta erosleari interesatzen zaion produktuari geratzen zaion stocka jakinaraztea.
Saltokiak stock osoa eguneratu duenean, erosketa bat egin denean eta ordainketa errorerik gabe egin denean, automatikoki erositako produktuaren stock kopurutik erositako kopurua kenduko da.
Produktua stockik gabe geratzen denean, saltokiko kudeatzailean stock-ik gabe dagoela jakinaraziko zaio, eta erosleari erabilgarri ez dagoela.
Stocka berriz eguneratzeko, lehen aldiz eguneratu zenutenean bezalaxe egin beharko da.