Nola prestatu produktuak bidaltzeko paketeak?

Produktuen packaginga alderdi garrantzitsua da online salmentarako. Online saltzea erabaki duzun produktuen arabera planifikatu beharko duzu gai hori. Urrutiko salmentan duzun lehen esperientzia bada, paketeak egiteko zure modua ikertu eta definitu beharko duzu:

Erabiltzen duzun enbalajearen funtzio nagusia babestea izan behar da, baina ez bakarra.

  • Hautatutako enbalajeak ematen duen babesa bidaltzen ari zaren artikuluaren araberakoa izango da: produktuaren hauskortasunaren, tamainaren eta pisuaren araberakoa izango da, horren arabera poltsa edo gutun-azal itxi batekin balioko du edo kolpeak moteltzeko sistemak dituzten kutxak aukeratu beharko ditugu.

  • Bilgarriak ez badu babesten eta produktua kaltetuta iristen bada, frustrazioa sortuko du bezeroengan, eta hondatu egingo da saltokiaren eta Donostia Market Plazaren marka-irudia.

Baina hautatutako packaging-a ere produktuari egokitu behar zaio: irudi eta praktikotasun bidez.

  • Komeni da hainbat enbalaje mota izatea paketea agintzen ari zaren produktura ahalik eta gehien egokitzeko: produktua zenbat eta estuago babestu, orduan eta doituagoak izango dira zure bidalketa-gastuak (enpresa logistiko askok dimentsioak eta pisua hartzen dituzte kontuan) eta, era berean, profesionaltasun-irudia emango du.

Eta, jakina, packaginga da bezeroak hain desiratua duen artikulua iristen zaionean ikusten duen lehen gauza: marka-irudia sortzen du eta posizionatzen zaitu.

  • Zaindu enbalajeko materialak: zure negozioaren eta/edo baloreen arabera, enbalaje ekologikoak aukeratu beharko dituzu, luxuzko materialekin enbalatu, eta abar.

  • Sinatu zure logoarekin paketea: era batera edo bestera zure logoa paketean egotea gomendatzen dizugu. Ez da inbertsio handirik egin behar produktua biltzen duzun kutxarako edo papererako pegatina polit batzuk egitearekin.

  • Are gehiago, zure nortasuna kutxa barrura eraman dezakezu: imajinatzen duzu jasotzen duzun pakete hori aspaldi bisitatu zenuen eta gogoratzen duzun denda bezalakoa dela? Imajinatzen duzu barruan mezu pertsonalizatua duzula? Alderdi horiei esker, kutxa baten barruan bidaiatzen dute zure dendak, baloreek eta arretak.

Baina ezin gara erotu eta enbalajearen kostua alde batera utzi eta gure aukeretara egokitu.

  • Berri txarra da horrek guztiak kostu bat duela. Badakigu oso tentagarria dela guk jaso ditugun produktu-bilgarriak berrerabiltzea, baina, agian, irudi-kostua aurrezten duzuna baino handiagoa da, eta ez dira erosi behar.

  • Kalitate, diseinu eta abarreko enbalajeak daude. Horregatik, komeni da bilaketak eta alderaketak egitea zure bilgarria osatuko duten produktuak aukeratzeko orduan, eta irudiari, beharrei eta aurrekontuari egokitzen zaizkienak hautatzeko orduan. Sektore honetan ere konpetentzia basatia da, seguru aurkituko duzula zerbait lehiakorra zurekin bat datorrena.

Horrekin guztiarekin eta maitasunez, produktuaren bilgarria bezain oinarrizkoa den zerbait (eta askotan axolagabea) faktore bereizgarria izan daiteke, eta berrerabilgarria ere izan daiteke, zure bezeroen egunerokoan presente egonda? Zure bezeroak zure izena duen zerbait erabiltzea baino publizitate hobea al dago egunerokoan?

Pakete perfektu bat lortzeko, check list hau jarraitzea proposatzen dizugu:

  • Aukeratu enbalaje egokia produktuarentzat, tamainaren eta segurtasun-mailaren arabera.

  • Prestatu enbalajearen barrualdea beste segurtasun-neurri posible batzuekin.

  • Apaindu eta eraman zure irudia paketean: erabili paper apaindua, pegatinak edo lokarriak zure marka-irudia lekualdatzeko, lurrindu paketea edo gehitu zure saltokiari gogorarazten dion elementuren bat.

  • Sartu eskaintza pertsonalizatua: "Donostiatik maitasunez goza dezazun nahi dut"

  • Paketean deskontu-kupoi pertsonalizatu bat sartzen da hurrengo erosketarako

  • Komeni zaizkion beste produktu batzuk gomendatu, katalogo sinple batekin, adibidez

  • Bultzatu zure bezeroak zure dendaren jarraitzaile egin daitezen sare sozialetan

  • Eskerrak eman zu aukeratu zaituztelako eta merezi duten arreta eman.

  • Produktuaren informazioa duen albaran bat sartu, konfiantza eta profesionaltasuna transmititzeko

Paketeak prestatzeko tarte bat hartzea eta zuen saltokietan egunero jartzen duzuen maitasuna paketean helaraztea izan daiteke nortasuna eta entrega duen establezimendu txiki batean edo kate handi batean online erostearen arteko aldea. Nahiz eta ez sinestu, online erostean prezioa ez da kontutan hartzen den faktore bakarra.

Merezi du, ezta?