Sare sozialak erreferentzia garrantzitsu bat dira erosle gehienentzat, eta, horregatik, ez dituzu alferrik galdu behar ematen dizkizuten aukera guztiak.
Oraindik ez dizute konbentzitzen? Hona hemen ideia aldatzeko estatistika batzuk:
- Erabiltzaileen %50ek baino gehiagok informazioa bilatzen dute sare sozialetan, ecommerce-aren web orrian zuzenean erostea erabaki aurretik.
- Denda independenteetan online erosten duten kontsumitzaile gazteenen %54k marka berriak aurkitu dituzte sare sozialen bidez
- Kontsumitzaileen %74entzat sare sozialek eragina dute erosketa-prozesuan.
- % 81entzat lagunen argitalpenek eragina dute
- Amerikarren %47k Facebook aipatu dute beren erosketetan eraginik handiena duen elementu bezala.
- Erabiltzaileen %80k nahiago dute Facebooken bidez markekin konektatu.
DSS Market Plazan era askotako saltokiek hartzen duzue parte, eta, nahiz eta guk plataforma zabaltzeko eta komunikatzeko lanak egin, plataforma horretara erakartzen dugun bezero-mota ere askotarikoa izango da. Horregatik, zure sare sozialak erabiltzen badituzu DSSMP-an duzun presentzia hobetzeko, etortzen diren bisitariak zure bezero idealarekin lerrokatutako publiko bat izango dira.
Gainera, bezero berri bat lortzea aspaldiko bezero bat mantentzea baino 5 aldiz zailagoa da. Horregatik, sare sozialen bidez ezagutzen zaituen bezero-basea zure produktuak marketplace-ean ikustera gonbidatzea estrategia arrakastatsuagoa izan daiteke salmenta gehiago sortzeko.
Ikus dezakezunez, sare sozialak erakusleiho birtual bikaina dira. Zer egin dezakezu, beraz, DSS Market Plazan duzun presentzia hobetzeko sare sozialen bidez?
- Zure profila behar bezala osatu DSSMPn, sare sozialetarako estekekin
Ezagutzen ez zaituen norbait zuregana iristen bada DSSMPren bidez, zure sare sozialetan jarraitzea lor dezakezu, horretarako dauden esteken bidez. Joan zure dendaren profilera, eta bete itzazu zure sare sozialen estekak.
Oraindik ez zaude sare sozial batean? Hemendik animatzen zaitugu, gutxienez, zure dendarako Instagramen profil bat sortzera.
- Sartu zure dendako txartela egiten dituzun bidalketetan
DSSMPtik jasotako eskaera baten pakete bat prestatzen duzunean, ideia ona izan daiteke zure dendako txartela, liburuxka... sartzea, zer sare sozialetan zauden adieraziz bezero berriak jarraitzen hasi daitezen.
- Eman ikusgarritasuna DSSMPri edukien estrategian
Jakingo duzunez, sare sozialetan “saldu gabe” saldu behar duzu. Hau da, erabiltzaileei baliozko edukia eman behar diezu, pixkanaka zure dendarenganako erakarpena senti dezaten eta azkenean eros zaitzaten.
Horregatik, nahiz eta noizean behin “Gure produktuetako bat erosi nahi baduzu, DSSMPn sartu besterik ez duzu egin behar” bezalako zuzeneko mezuak erabil ditzakezun, onena da on line saltzen duzun eduki erakargarri eta garrantzitsuaren bidez erakustea. Adibidez:
- Egin bideo bat paketeak prestatzeko erabiltzen duzun maitasuna erakusteko
- Erakutsi zure istorioetan plataformako produktuak eguneratzen ari zarela
- Plataformara hainbat produktu igotzean, zergatik ez egin inkesta bat istorioetan erabiltzaileek lehenengo zer igo nahi duten jakiteko?
Horrela, erakusten eta jakinarazten ari zara on line saltzen duzula, baina zure jarraitzaileei erosteko presionatu gabe..
- Bihurtu zure bezeroak “marka-enbaxadore”
Online denda bat edo sare sozial batean erosle gisa profila ikusten duzunean, badakizu «saldu nahian dabiltzala» eta informazioa ez dela %100 objektiboa. Horregatik da garrantzitsua gizarte-probak sartzea. Haiekin zera ari gara esaten: «ez dugu guk esaten onak garela, erosi gaituztenek baizik».
Horregatik, saiatu zure bezeroek beren erosketak sare sozialetan argitara ditzaten. Hala, “marka-enbaxadore” bihurtuko dira, eta sare sozialetan duzun presentziari edukia eta laguntza emango diote, eta lehen iristea ezinezkoa zitzaizun beste erabiltzaile batzuk lortuko dituzte. Baliteke erabiltzaileei “pizgarriak” eman behar izatea zure edukia argitara dezaten, zozketen, deskontu-txartelen eta abarren bidez.
- Egin publizitatea sare sozialetan
Interesatzen bazaizu eta DSSMPn parte hartzea bultzatu nahi baduzu, publizitatea egin dezakezu sare sozialen bidez. Publizitate-mota hori nahiko merkea da, eta, komunikabide masiboetan egiten den publizitateak ez bezala, zure iragarkia zein publiko-mota agertzea nahi duzun ondo segmentatzeko aukera ematen dizu.