Nola interpretatu nire saltokiko estatistikak

Ez dakigu konturatu zaren, baina duela denbora batetik estatistiken atal bat duzu eskuragarri DSS Market Plazako zure saltoki-gestorean.

Menuaren eskuinaldean ikus ditzakezu:

Hor sartzean, zure saltokiko estatistikak ikusiko dituzu, hilero banakatuta.

Dagokion hilabetean klik egiten baduzu, aurkituko duzun lehen atala zure dendako bisiten eta eskaeren datu orokorrak izango dira.

 

  • Zure saltokira bisitak: DSS Market Plazan zure saltokiaren fitxak izan duen bisita-kopurua da.
  • Zure produktuetara bisitak: DSS Market Plazan igota dituzun produktuek guztira izan dituzten bisiten kopurua da.
  • Guztira saldutako produktuen kopurua: hilabete horretan saldu dituzun produktuen datua
  • Saldutako €, guztira: hilabete horretan jasotako eskaerei dagokien zenbatekoaren batura da
  • Zure webgunerako klikak: datu honek zure saltokiaren deskribapenean agertzen den zure webgunearen estekara erabiltzaileek zenbat aldiz egin duten klik azaltzen du
  • Zure sare sozialetarako klikak: kasu honetan, zure saltokiaren deskribapen-orritik zure sare sozialetarako esteketan klik egin duten aldien kopurua azaltzen zaizu

 

Azken bi datu horiek garrantzitsuak dira; izan ere, askotan ikusi ahal izango duzu, hilabete horretan plataforman salmentarik izan ez baduzu ere, aurkitzen zaituzten erabiltzaileak DSS Market Plazaren bidez zure online komunikazio eta salmenta kanaletara birbideratzea lortu duzula.

Datu orokor horien ondoren, bisita gehien jaso dituzten produktuen eta zure produktu salduenen zerrenda erakutsiko dizugu.

Gerta liteke bisita gehien izaten dituzten produktuak gero salduenekin bat ez etortzea, eta, beraz, datu horiek interpretatu eta zer gertatzen ari den aztertu beharko duzu, produktu horiek bisitatzen dituzten erabiltzaileek azkenean eros ez ditzaten: taila gutxi daude eskuragarri? Deskribapena ez al dago argi, eta horrek erabiltzaileak azkenean ez erostea eragiten du? Etab.

Azkenik, plataformaren datu orokorrak erakutsiko dizkizugu:

  • www.dssmarketplaza.eus webguneak hilabete horretan izan dituen bisita guztiak
  • Zenbat produktu-orri bisitatu dituzten webgunean sartu diren erabiltzaileek
  • Hilabete horretan saldu diren produktuen kopuru osoa

Horrek plataformaren dimentsioaren ideia bat emango dizu eta zure datuekin alderatu ahal izango duzu, egoera erlatibizatu eta alderatzeko.

Estatistika horiek hilero berrikusteko ohitura hartzea gomendatzen dizugu, informazio baliotsua eman baitezakete zure saltokiak eta DSS Market Plazan igo dituzun produktuek nola funtzionatzen duten jakiteko, eta hobetzen joateko erabakiak hartzen joan zaitezke.